2006/01/21

2005-06 GABON KANTEN EKITALDIA

Joan den abenduaren 17an, gure parrokian Gabonetako Kanten saioa izan genuen. Urtero lez alde batetik umeak elizan elkartzeko beraiei asko gustatzen zaien ekintza egiteko: kanta altu eta gogor. Beste aldetik Gizaberrik dirua batzen du bere proiektuetarako. Eta azkenik gaboentako girotxo polita sortzen da.

Aurten iaz baino hainbat jende gehiago batu zen. Eliza ondo betetu zen. Gure lehen komentarioa izan zen. Eta gu pozik, noski.

Saiora ere iaz baino ume gehiago aurkeztu zen abestera. Eta gainera aldaratik bagiratuz nahiko pozik eta betiko lez hitz egiteko gogoz.

Aurtengo ekitaldiari katekesiko ikasle batek eman zion hasiera. Jurgik, ausarta benetan, eta bere aitaren kitarraren laguntzaz gaueko abestirik luzeena berea izan zen. Juanjo Elezkanoren abestia zela uste dut. Patxadaz eta oso ondo abestu zuen

Gero katekesiko bi taldek hartu zuten parte. Arkatzak eta Aingeruak. Bere amek oso ondo jantzita, txpeltxoekin eta guzti alaitu zuten gaua.

Ondoren gure Erico ikastetxeei tokatu zaitzaien. Larramendi Ikastola, Legarda. Eta Bentades ikastetxeak talde handiak aurkeztu zituzten. Beti bezala baina aurten gainera koreografia eta musika oso ondo landuta. Eskerrak gure partez bere irakasleei han egon ziren laguntzen eta azken doinuak eta kokapenak agintzen.

Saioa amaitzeko gure Parrokiko Abesbatzak hiru abesti eskeini zizkiguten. Benetan ederrak. Gero partaideei diploma batzuk banandu genizkien. Azpimarratuz gure lehiaketan ez dagoela irabazle bat denok parte hartzeagatik irabazleak direla baino.

Eta agurraren aurrean parte hartu zuten guztiek aldarera igo eta batera Ator-Ator abestu zuten. Horrek benetako gabon-giroa sortu zuen. Bazirudien gau hori zela Gabon Gaua.

Eta ekitaldiaren erdian Gizaberrik bere proiektuak, eta 2005ean egindako ekintzak eta diru bilketak azaldu zituen. Ondoren otzarak pasa eta hango jendearen eskuzabaltasunak eta Udalaren Kultur Saileko laguntzak batunda 1474,38 €uro Portu ziren datorren urteko proiketuak aurrera eramateko.

Gizaberriren partez ESKERRIK ASKO